Gaztela Leonera, sari bila

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 11a, 12:30
Aitor Manso kart pilotu gazteak iazko txapelketako hirugarren postuko saria jasoko du

Aitor Manso kart pilotu gazteak beste bidaia bat egin beharko du asteburu honetan. Gaztela Leonera abiatuko da, azkeneko txapelketan lortutako hirugarren postuagatik saria jasotzera. Goi mailan lehiatzen du 18 urteko pilotuak. Lasterketaren garaian 17 urte zituen; lehiaketako piloturik gazteena zen. Denboraldi berria otsaila bukaeran hasiko du.