Lasarte-Oriako doinuak abesten

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 11a, 13:00
EITBko Gure Doinuak saioa grabatu dute astelehen arratsaldean, Lasarte-Orian

EITBko Gure Doinuka saioa grabatu dute astelehen arratsaldean, Lasarte-Orian. Onintza Enbeitak gidatzen duen saioan, Pirritx, Porrotx eta Marimototx izan dira protagonistak. Ttakunenean elkartu dira, eta pailazoen abestiez, musikaz, koreografiez... hitz egin dute. Herriko hainbat haur eta heldu ere bertan izan dira, eta denek elkarrekin zenbait kanta abestu eta dantzatu dituzte. Otsailean ikusi ahal izango da grabazioa telebistan.