Parapetasonik jaialdia bueltatuko da Lasarte-Oriara

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 11a, 17:23
Lau urteko etenaldia eta gero, kontzertuz beteriko bosgarren edizioarekin bueltatuko da jaialdia herrira

Uztailaren 27an egingo dute musika jaialdia. Lau urteko etenaldia izan du Parapetasonik jaialdiak, baina berrikuntza eta guzti itzuliko da aurtengo udaran.
Udako jaialdia iritsi bitartean, Gipuzkoa zeharkatuko duen Zital Sessions kontzertu zirkuitua antolatuko dute; bost emanaldi bilduko dituzte bertan, eta otsailaren 1ean izango da lehena, Trintxerpeko Mogambo aretoan.

Horrez gain, irudi berria izango du jaialdiak: "Umorea izango du ardatz, eta kontzertuetan agerikoak izan ohi diren estereotipoekin jokatzea proposatuko du". Antolatzaileek iragarri dute kontzertuez gain, esperientzia berezi bat ere eskainiko dutela.