Gizarte zerbitzuetako hiru araudiren inguruko iritzia eman ahal izango dute lasarteoriatarrek. Araudiak onartu aurretik, herritarrei kontsulta egitera behartuta dago udala, eta urtarrilaren 27ra arteko epea zabaldu dute ekarpenak egiteko. Adineko pertsonentzako etxebizitza komunitarioak, bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako babespeko etxebizitzak eta etxean laguntzeko zerbitzuaren inguruko balorazioak egin ahalko dituzte.
Hiru bide dituzte herritarrek iritziak emateko. Idatziz egin nahi dutenek, udaleko erregistroan izango dute horretarako aukera; idatzia aurkeztu behar dute bertan. Emailez ere egin daiteke, partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera idatzita, eta www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea webgunean ere aukera izango da.