Artisautza ikastaroa Amaraun Klubaren eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 10a, 12:15
Amaraun Klubak artisautza ikastaroa antolatu du. Urtarrila eta otsailean zehar, hamaika eskulan egingo dituzte 5 eta 7 urteko haurrek

HH5, LH1 eta LH2 mailetako haurrek artisautzan lehen pausoak emateko aukera dute Amaraun Klubak urtarrilean eta otsailean zehar antolatu duen ikastaroan. Saioetan artisau azoketan erosi daitezkeen osagarri, jostailu edo oroigarriak egiten ikasiko dute, hala nola, bitxiak edo egurrezko apaingarriak. Jaki gozoak ere izaten dira azoketan eta horregatik, saio batean gozogintzan trebatzeko aukera izango dute. 

Ikastaroak bost saio izango ditu eta bi txandetan banatuko da: astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara eta astearteetan, 18:00etatik 19:30era. Asteleheneko txanda urtarrilaren 21an hasiko da lanean eta asteartekoa aldiz, urtarrilaren 22an. Saioak Udal Euskaltegi ondoko erabilera anitzeko gelan egingo dira.

Ikastaroan parte hartu nahi duten haurrek Ttakun kultur elkartean edo aisia@ttakun.eus helbide elektronikoan izena eman behar dute. 15 euro ordaindu behar dira honetan parte hartzeko; Ttakuneko bazkideek berriz, 12 euro.