Lasarte-Oria Trail mendi elkartea da aurrerantzean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 9a, 13:05
Bazkide kanpaina hasi dute. Mendian haiekin federatzeko aukera eskaini dute

Joan-etorri eta lan askoren ondoren, Lasarte-Oria Trail taldea mendi elkartea bihurtu da. Legezko betekizun guztiak egin dituzte, eta orain bazkide kanpaina hasi dute. Interesa dutenek bazkide egin eta mendian federatu daitezke haiekin, direccion@lasarteoriatrail.com helbidera idatzita. Esku artean proiektu asko dituztela azaldu dute.