Gabon kantak, urtea bukatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abenduaren 31

Eider Elorza donostiarrak eskaini du 'Kultura Leku Guztietan' egitasmoko azken kontzertua, Goikalen

Ez da kasualitatea izan. Aterpeak antolatu duen 'Kultura Leku Guztietan' egitasmoko azken musika emanaldiaren ardatza gabon kantak izan ziren. Estilo horretako abestiak bertsionatzen ditu Eider Elorza bakarlari donostiarrak. Goikalen aritu zen, ostiral arratsaldean.

'Kultura Leku Guztietan' ekimenaren helburua da musika Lasarte-Oriako auzo eta kaleetara eramatea. Azaroan eta abenduan makina bat kontzertu egin dituzte, estilo desberdinetakoak. Joyleboy artistak estreinatu zuen zikloa, Pablo Mutiozabal kalean. Ostiraleko emanaldira bitartean beste lau kontzertuz gozatu dute lasarteoriatarrek.