Zuhaitzak eta zuhaixkak berrituko ditu Udalak

Zuhaitzak eta zuhaixkak berrituko ditu Udalak
Udalak 10.377 euro esleitu ditu zuhaitzak eta zuhaixkak erosteko. Erosketa hori neguko kanpainaren barruan egin da.

Udalak 31 zuhaitz eta 949 zuhaixka erosi ditu herriko hainbat guneetakoak aldatu eta berriak landatzeko. Pépinières Lafitte, 5.933 euro, eta Viveros Pedro Aguirre, 4.444 euro, enpresek hornituko dizkiote Lasarte-Oriako Udalari,neguko kanpainako beharrak asetzeko. Guztira 10.377 euroko esleipena da.

25 zuhaitz birlandatzeak egiteko erosi dira; beste sei zuhaitz, berriz, Brigitarren komentuan dagoen jaiotzan jarriko dira. Eguberrietako jaiegunak igarotakoan, zuhaitz horiek Sasoetan N-1 autobiaren ondoan landatuko dira, inguru horretako landare-hesia sendotzeko.

Zuhaixken kasuan, 510 santiago-belar erosi dira Tximistarreta parkean landatzeko. Gainontzekoak erretiratu behar izan direnak ordezkatzeko balioko dute.