Kirol instalazioen urteko alokairua egiteko epea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 22a, 14:00
Kirolen Udal Zerbitzuak erabiltzaileek 2019. urtean hainbat kirol instalazioren epe luzeko alokairuaren eskaera egiteko epea ireki du

Kirolen Udal Zerbitzuak erabiltzaileek 2019. urtean hainbat kirol instalazioren epe luzeko alokairuaren eskaera egiteko epea ireki du.

Kirol Guneko pilotalekua, tenis pistak, pista balioanizduna eta Maialen Chourraut kiroldegiko padel pista dira alokatu daitezkeen instalazioak. 

Eskainiko diren orduak eta erabiliko diren arauak ezagutu nahi dutenek dagokien instalazioan kontsulta egin dezakete.

Instalazioren bat erreserbatzeko asmoa duten erabiltzaileek eskaera formalizatu beharko dute Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoan, ondoko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era, eta 17:00etatik 19:00etara.