Pintxo ibilbide arrakastatsua

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 4a, 13:00
Asteburuan, eguerdian eta iluntzean, pintxo bereziekin poteatu ahal izan dute herritarrek Aterpearen pintxo ibilbideari esker

Mimoz eta ahalegin handiz prestatu dituzte. Herriko zortzi tabernatan pintxo bereziak izan dituzte asteburu honetan, eta tabernariek azaldu dutenez, ongi joan da ekimena. Aterpeak pintxoen ibibildea antolatu du, eta eguerdiko eta iluntzeko poteoak girotu dituzte. Nahiko jende ikusi da tabernen bueltan, pintxo berezi horiek eskatzeko. Ramon Roteta sukaldariak dastatu zituen jaki horiek aurreko astean, eta irabazlea aukeratu du ere. Kontsumitzaileek ere izan dute aukera pintxoak epaitzeko. Rotetaren eta publikoaren saria datorren astean jakinaraziko dute.