Hasi da areto futboleko txapelketa

Hasi da areto futboleko txapelketa
Lehen jardunaldia jokatu dute larunbat honetan Michelinen. Ikasturte amaieran izango dira finalak

Lehen jardunaldia jokatu dute, hasi da baloia mugitzen Michelinen. Bederatzi taldek parte hartu dute aurten herriko futbol txapelketan. Hortaz, astero batek atseden hartuko du. Ondokoak dira larunbat honetako emaitzak: Asador Irigoien 5- Izen gabe 4; Viña del Mar 3- Patricio Cocktail Bar 3;  Academia London 1- Bar Buenetxea 13; Trumoi Taberna 6-Insausti Taberna 5. Avenida Tabernak hartu du atseden. Hurrengo larunbatean, 9:15etik aurrera.