Kudeaketa, "herritarren zerbitzura"

Kudeaketa, "herritarren zerbitzura"
Lasarte-Oriako EH Bilduk gonbidatuta, Juan Karlos Izagirre, Nerea Zubia eta Xabier Arregik "kudatzeko beste modu bati buruz" jardun dute Merceron.

Kudeatzeko beste modu bat badagoela aldarrikatzen dute, eta haien ereduak azaldu dituzte. Lasarte-Oriako EH Bilduk alderdi horretako hiru arduradun ekarri ditu herrira. Merceron egon ziren joan den ostegunean, herritarrei haien esperientziak kontatzen. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea izan zen aurreko legealdian. Orain EH Bilduko zerrendaburua da Batzar Nagusietako hauteskundeetarako. Nerea  Zubia Oñatiko alkateordea da, eta Xabier Arregi Usurbilgo alkatea. Haien gobernuetan erabilitako ereduaz hitz egin dute.