Selekzioak, Buruntzaldea IKTn ate joka

Abenduaren lehen astean eta Gabonetan, Lasarte-Oriako igerilariak selekzioekin hainbat hitzordu dituzte.

Ainhoa Martin Euskal Herriko selekziora; Martin bera eta Leire ahizpa, Gipuzkoakora; eta Nahia Zudaire Espainiakora. Buruntzaldea IKTko igerilariak Lasarte-Oria utzi eta selekzioekin arituko dira datorren asteetan hainbat hitzordutan. Ainhoa Martinek Eguberrietako saria lehiatuko du Paco Yoldi kiroldegian, Donostian, abenduaren 29an. Aurretik ordea, Leire ahizparekin Castellon izango da, nazioarteko txapelketa bat jokatzeko. Abenduaren 7tik 9rako asteburuan izango da. Azkenik, egun horietan, Zudaire Bartzelonako Sant Cugateko errendimendu altuko zentroan arituko da, Etorkizuneko Paralinpiarren kontzentrazioan.