Swing musikak girotu du arratsalde euritsua

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 30a, 20:41
Aterpea merkatarien elkarteak antolatuta Twin Room bikoteak musika emanaldia eskaini du, ostiral arratsaldean, Zumaburuko Andapa kalean

Ostiral arratsalde euritsuari giroa eman diote Josu Jungito eta Sonia Vera musikariek. Zumaburu auzoko Andapa kalean eskaini dute emanaldia. Aterpeak hilabete honetan martxan jarritako Kultura Leku Guztietan egitasmoaren barruan antolatutako ekitaldia izan da.