Ostiral iluntzean Kepa Martinez de Albenizek zuzentzen duen Santa Zezilia abesbatzak kontzertua eskaini zuen Brigitatarren komentuan Danok Kide elkarteak antolatutako IV. Musika Topaketen barruan. Pieza ederrak eskaini zituzten emanaldian: Purcellen In the midst of life: Sorozabalen Maite edo Azurzaren Loriak udan...
Amaieran jendea gogoz geratu eta gehiago eskatu zuenean Serraten Cantares eta Agur jaunak abestu zuten.•