Hainbat herritarrek parte hartu dute Erregetako krosean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 15a, 12:26

Raul Gomez Margallo eta Maite Salazar izan ziren ibilbideko 10 kilometroak osatzen lehen lasarteoritarrak

Igandeko eguraldi txarrari aurre eginez, 11 lasarteoriatarrek parte hartu zuten Gimnastika Uliak urtero antolatzen duen Erregetako krosean. Raul Gomez Margallo izan zen horien artean helmuga zeharkatzen lehena. Donostian barrenako 10 kilometroko ibilbidea 35:52-ko denboran osatu zuen, 83. sailkatuta. Denboran gertu heldu ziren Gorka Gil Martin, 37:40; Jon Altuna eta Jon Presa, biek 37:55-eko markarekin. Emakumezkoei dagokienean, aldiz, Maite Salazar izan zen lehen herritarra, 41:31, eta Mari Carmen Olasok 42:40 denbora egin zuen.