huts

Txintxarri 2006ko urt. 9a, 01:00
Euskal Nortasun Agiria
Lasarrte-Oriako Eusko Alderdi Jeltzaleak Euskal Nortasun Agiria eskuratzeko tramitazioa erraztu nahi die herritar guztiei. Agiria lortzeko bete behar den fitxa eskuratzeko 656 789391 edo 943 371399 telefono zenbakietara deitu edo eaj_lasarte@yahoo.es helbide elektronikora idatzi behar da. Fitxa bete ondoren, letra larriz egitea derrigorrezkoa da, norberaren sinadura, argazki bat eta edozein agiriren fotokopia –alderdikide txartela, Osakidetzako txartela, kiroldegikoa…– atxiki behar dira. Dokumentu horiekin batera ordainagiria –Euskadiko Kutxako 3035/0060/48/0600079086 kontu korronte zenbakian 3 euro sartu behar dira– bidali behar da helbide honetara: GBB. Hernani 15, 20.004 Donostia. Hori egin ondoren, etxean korreoz jasoko duzu Euskal Nortasun Agiria.

Emakumezkoen Zentro Zibikoa
Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroen bigarren txanda urtarrilaren 16an hasiko da. Izena emateko epea urtarrilaren 2an hasi eta 13ra bitartean luzatuko da. Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko Zentro Zibikoak Donostia etorbideko 5. zenbakian duen egoitzan edo 943 363958 telefono zenbakian egin daiteke 09:30etatik 13:30etara edo 15:00etatik 20:00etara. Jarduera batean izena emateagatik 31 euro ordaindu behar dira; bi jarduerengatik, 37; hirugatik, 40 eta lau edo gehiagogatik, 43.

ETB1en deialdia
Kike Amonarrizek aurkeztuko duen Mihiluze programa berrirako 18 urtetik gorako lehiakide "umoretsuak, berritsuak eta drogosoak" behar dituzte. Hiruko taldeak behar dute izan, eta animatuz gero, programako arduradunekin jarri behar duzu harremanetan 943 011784 telefonoan edo mihiluze@eitb.com helbide elektronikoan.

Elkartasun kanpaina
Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Lagunen Elkarteak errefuxiatuen kanpamentuetara elikagaiak eta produktu higienikoak jasotzeko kanpaina martxan da. Bi zatitan banatu dute: abenduaren 26tik urtarrilaren 11ra arte herriko supermerkatuetan –Super BM, DIA, Eroski City eta Michelingo kooperatiban– jasoko dituzte, eta urtarrilaren 11tik 20ra bitartean, ikastetxeetan. Helduen Hezkuntza Iraunkorreko egoitzan eta Zentro Zibikoan ere jasoko dituzte. Era berean, urtarrilaren 14an Urbil merkatal gunean jasoko dituzte.

Oriako kapera
Oriako Karmengo Ama Birjinako kaperak Gabonetako jaiotza jartzeko ateratzen dituen errifen zozketako zenbaki irabazleak honakoak dira: 946 eta 286.

Erretzeari uzteko ikastaroa
Udaleko Sanitateko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Departamentuak erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du. Kulturetxean egingo da, eta ordu eta erdiko sei saio izango dira, 19:00etatik 20:30etara. Izen-ematean 30 euro ordaindu behar dira.

Gizarte Zerbitzuko departamenduko oharra
Abenduaren 28an Zumaburuko Isla plazan Kale Hezitzaileek antolatutako Eskalatu kalea ekitaldia bertan behera utzi behar izan zuten euria ari zuelako. Horren ordez beste motako ekitaldiak antolatu zituzten, eta barkamenak eskatu nahi dituzte sortutako eragozpenengatik.

Herritarren iradokizunak jasotzeko postontziak
Udalak herritarren iradokizunak jasotzeko postontzi berdeak jarri ditu Udaletxean, Kulturetxean, Kiroldegian, eta Zaharren Egoitzan. Gogora dezagun Tokiko Agenda 21ean lantzen diren gaiak oinarrizko zerbitzuak, ekonomia eta garraioa eta hirigintza eta ingurugiroa direla.

Galdutako objektuak Udaltzaingoan
Honako gauza hauek dituzte jasoak Udaltzainen bulegoan: poltsikoko telefono bat, bizikleta txiki bat, hortz protesia, zilar koloreko belarritakoa, betaurreko graduatuak, emakumezko bi eskumuturretako erloju eta ume-seilua. Jabeak direla egiaztatzen dutenek hilabeteko epea izango dute dagokien objektua jasotzeko. Objektu horiek ikusteko ordutegia honakoa da: 9:00etatik 13:00etara.