Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat goizean bilkura isila egin zen Udaletxe aurrean, ETAk joan den ostiralean polizia nazional bat hil izana salatzeko. Eduardo Antonio Puelles Garcia, Espainiako Poliziaren Bizkaiko informazio zerbitzuetako inspektore burua zen, eta ETAk hil zuen auto azpian jarritako bonba-lapa batekin. Herriko zinegotzi eta herritarrak elkartu ziren heriotza hori salatzeko. “ETA ez” zioen pankarta jarrita zegoen Udaletxean.