Eneko Apezetxea, hamargarren

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 15a, 11:48

Eneko Apezetxea Elola arkulari lasarteoriarra Benalmandenan, Malaga, jokatutako Espainiako Txapelketan hamargarrena izan da

Eneko Apezetxea Elola arkulari lasarteoriarra Benalmandenan, Malaga, jokatutako Espainiako Txapelketan hamargarrena izan da. Diarco klubeko 11 urteko gaztetxoa arku kurbatu olinpiarrean lehiatu da, ia 90 partaideko kategorian. Lehen txanda ona eginda, binakako fasera sailkatu zen. Lehen aurkariari gailendu zitzaion, baina bigarrenaren kontra galdu zuen.