Beñat Carbayeda Pistako Kopako bigarren postuan dago

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 15a, 11:11

Asier Pozo bosgarrena da Galapagarren jokatutako saioaren ondoren. Euskadiko taldea irabazle izan da

Ondo aritu ziren herriko txirrindulariak Pistako Espainiako Koparen bigarren saioan. Galapagarren, Madrilen, lehiatu ziren Beñat Carbayeda  eta Haimar Etxeberria kadeteak; eta Asier Pozo nahiz Jaime Romero juniorrak Euskadiko selekzioarekin. Taldea garaile izan zen, puntu bakarreko aldearekin gailenduta Madrilgoari. Martxo bukaeran jokatuko duten azken saioaren faltan, Carbayeda sailkapen orokorreko bigarren da iraupen txirrindulari kadeteen artean, 21 punturekin. Juniorretan, berriz, zortzina puntu dituzte Pozok eta Romerok, bosgarren eta seigarren. Zortzigarren da Etxeberria abiadura sailkapenen.

Iraupen txirrindulariak puntuazioa, scratch eta tempo probetan lehiatu zuten. Bakoitzeko sailkapenaren arabera, saioko puntuak banatu zituzten. Zortzi lortu zituen Carbayedak, laugarren amaituta; Romerok bere mailan bezala. Pozo, aldiz, esku hutsik joan zen, bederatzigarren sailkatuta. Abiadura probetan, berriz, 200m. eta abiadura probetan seigarrena izan zen Etxeberria, eta keirin proban, aldiz, bigarrena. Hortaz, Kopako bigarren saioa seigarren eta puntu gabe bukatu zuen.