Trintxerpe 1-4 Ostadar SKT. Urrezko hiru puntu ekarri zituen herrira bueltan Erregional Gorengoak. Erik Matek, Alexander Rodriguezek, Adei Zarrak eta Jon Lopezek sartu zituzten lasarteoriatarren lau golak. Hiru partida irabazi dituzte urdin-beltzek jarraian, eta gero eta gertuago ikusten dituzte goiko postuak. 34 puntu dituzte Asier Aizpurua eta Ander Rekondoren mutilek, iaz bildutakoak baino hiru gehiago, eta hamar jardunaldi falta dira oraindik. Zazpigarren postuan dira sailkapenean, baina sei puntutara dago bigarrena. Gure Txokoaren aurka jokatuko dute igandean, 17:30ean.