huts

Txintxarri 2006ko urt. 13a, 01:00
Egunero
Erakusketa
Pintura erakusketa. Jose Manuel Mongeren ikasleen pintura erakusketa kulturetxeko erakusketa aretoan. Urtarrilaren 13tik 28ra bitartean.

Sua. Jose Iglesias Blami eta Severiano Iglesiasen erakusketa Drum galerian –Etxagüe Generala 2, Donostia–. Urtarrilaren 15era arte, goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 16:30etatik 20:00etara.

Txintxarri 500. Txintxarriko azalik adierazgarrienen erakusketa Jalgi Kafe-antzokian, urtarrilaren 31 bitartean.

Ostirala 13
Bertsolaritza
Bertso afari-merienda. Lasarte-Oriako Bertso Eskolaren saioa Zabaletako plazan, 20:00etatik aurrera.

Musika
Piztu itxaropena kanpaina. Kontzertua: Ira et Decessus, Crust del Gorbea, Spandau Ballet eta Metralleta. Trintxerpeko Mogambon, 21:00etan.
Larunbata 14
Musika
Piztu itxaropena kanpaina. Kontzertua: Fallen, Noa 1084, Neila eta Insomnia. Trintxerpeko Mogambon, 21:00etan.

Igandea 15
Zinea
La leyenda del zorro. Haurrentzako filma, arratsaldeko 17:00etan kulturetxean. Sarrera: 3 euro.
Gazteleraz.

Sinopsia: 1850. urtean kokatzen gaitu, Kalifornian. Bertako biztanleek Kalifornia AEBetako estatu bihurtu nahi dute, baina bada gaizkile bat herritarren nahia zapuztu nahi duena. Egoera horren aurrean, Zorro filmeko protagonistak herritarrek bere nahi bete dezaten ahaleginduko da gaizkilearen aurka borrokatuz.