Zergatik esaten det hau? Lasarten aparkaleku aurkitu ezinik bazaude, etorri Sasoetara, oso espaloi politak dauzkagu bigarren eta hirugarren filan aparkatzeko, nahi duzun tabernetara joateko. Lasarteko kaleeten porroak erretzea debekatuta baldin badago, etorri Sasoetara, hemen justo haurren parkearen aurrean dauden tabernetan egiteko aukera duzu. Lasarteko terrazak hamarretan ixten direla, problemarik ez, etorri Sasoetako petriletara nahi duzun arte edateko, kantatzeko, oihukatzeko, dena dago onartuta. Isunik ez duzu jasoko %100 bermatuta. Pisa egiteko gogorik? Etorri Plaza Andatzara, hango pasadizoetan leku ederrak ditugu pisa, kaka, eta pota botatzeko.
Lasarteko alkatea "entzuten du", ba gu Sasoetan oraindik gaude bilera baten zai.
Auzolagun bat