Eguraldiak ez bazuen batere lagundu ere, Buruntzaldeko Atletismo Topaketa ospatu zen larunbat goizean Michelingo Kirol Guneko Atletismo pistan. Bertan bildu ziren Urnieta, Usurbil eta Lasarte-Oriako benjaminak LH3 eta LH4 mailak.
Hasiera batean altuera-jauziak egiteko asmoa bazuten ere, eguraldia txarragatik bertan behera utzi behar izan zuten eta beste proba batzuk antolatu zituzten; pisu jaurtitketa eta oztopoekin osatutako korrikako zirkuitutxo bat egin zuten haurrek. •