Buruntzan, lehen urratsak

Buruntzan, lehen urratsak
Dozena bat lagun igo ziren Buruntza mendira Belarmeta taldearekin

Belarmeta taldeak lehen irteera egin zuen larunbatean, Buruntza mendira. Dozena bat lagun baino gehiago animatu ziren, eta mendi puntako gurutzerainoko bidea egin zuten. 

Edonola ere, dagoeneko hasi dira hurrengo irteerak prestatzen. Abenduaren 15eko larunbatean egin nahi dute hurrengo txangoa. Oraindik baieztatzeko badute ere, Onddi eta Adarra mendiak lotu nahiko lituzkete.