Lasarte-Oria Lantzen aldizkariko azken zenbakia iritsi da etxeetara

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 28a, 10:00

'Lasarte-Oria Lantzen' aldizkariaren zenbaki berria argitaratu du Udalak, eta astelehenean hasi zen etxez etxeko banaketa. Aldizkarian, azken hilabeteetan egindako jarduketa nagusiak zehazten dira

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek Lasarte-Oria Lantzen aldizkariko azken zenbakia, hamabosgarrena aurkeztu du.

Zenbaki honetan, udaleko sailek azken 6 hilabeteetan egin dituzten jarduera garrantzizkoenak daude. “Gardentasunaren erakusgarri, aldizkarian zehaztuta ikus ditzakegu kontratu nagusiak, enpresa adjudikatarioak eta kontratuen kostuak”.

Era berean, Udalak komunikazioari ematen dion garrantzia azpimarratu du alkateak agerraldian. Udalaren helburua herritarrei udalak dirua zertan gastatzen duen eta zein zerbitzu eskaintzen dituen jakitera ematea da. Prentsa-oharrak, prentsaurrekoak,  udalaren weba edota sare sozialak erabiltzen dira informazio hori helarazteko. Baina herritar guztiek horietara iristeko biderik ez dutenez , beharrezkoa da paperezko aldizkari bat argitaratzea udalaren aburuz.  Horregatik, 8.000 ale banatuko ditu udalak egun hauetan.  Typo90 enpresak diseinatu eta inprimatu du eta kostua 5.115 eurokoa da.