Erraza dirudi, baina badu bere koxka. 1.000 euro nola gastatu pentsatzeko egun batzuk ditu Nerea Marcosek. Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteko zozketa irabazi du, eta ostegunean baliatu beharko du bere saria. 17:00etatik 20:00etara 1.000 euro gastatu beharko ditu, hamar euroko bonuen bidez, Aterpeako establezimenduetan. Horretarako, hainbat arau ditu: denda bakoitzean, gehienez, ehun euro gastatu beharko ditu. Edonola ere, batez ere zerbitzuak eskaintzen dituzten dendetan, beste egun batean kontsumitu ahalko ditu. Batetik bestera joateko, deskapotable bat jarriko diote.