Aterpea elkarteko ostalariek beste behin antolatu dute Pintxo Ibilbidea. Ostiral arratsaldean, eta larunbat eta igande eguerdian dastatu ahal izango dira pintxoak, ondoko tabernetan: Araeta, Lasarte, Buenetxea, Eguzki, Txartel, Lavie eta Viña del Mar. Bi eurotara jarriko dituzte pintxo berezi horiek, bakoitzak berea.
Ostegun goizean Ramon Roteta sukaldariak pintxo irabazlea aukeratuko du. Horrez gain, kontsumitzaileek ere izango dute aukera haien onena aukeratzeko. Gainera, parte hartzaile guztien artean 200 euroko saria zozketatuko dute.