Santa Zezilia ospatzen

Santa Zezilia ospatzen
Asteburua baliatu dute herriko hainbat musikarik Santa Zezilia ospatzeko. Emanaldia eskaini du Zero Settek Brigitarren komentuan; eguerdiko mezan abestu du Alboka abesbatzak

Pasa den osteguna izan zen Santa Zezilia, musikarien eguna. Azaroaren 22an bertan ospatu beharrean, ordea, asteburua baliatu dute herriko hainbat musikarik emanaldiak eskaintzeko. Brigitarren komentuan aritu da Zero Sette akordeoi orkestra, eguerdian. Ordu berean meza ari ziren ospatzen Arantzazuko Ama parrokian; bertan abestu du Alboka abesbatzak. 

Ez dira asteburuko musika emanaldi bakarrak izan. Aterpea elkarteak Kultura leku guztietan egitasmoa jarri du martxan azaroan, eta ostiralekoa izan zen programa horretako bigarren emanaldia. Jazz doinuak eraman zituen Jaizkibel plazara Victor Vega Jazz Trio hirukoteak. Jazza Jaizkibel plazan, eta biolina eta pianoa Brigitarren komentuan: Ars Combinatoria taldea gonbidatu zuen Danok Kide elkarteak. Musika Topaketak antolatzen ari dira aurten ere.