Indarkeria matxistarik onartzen ez duen herria dela iragartzeko seinaleak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko azaroaren 21a

More koloreko zazpi seinale jarri ditut Lasarte-Oriako Udalak herriko sarreratan

Emakumeen aurkako indarkeriarik onartuko ez duen herria dela azalduko dute, gaurtik aurrera, hainbat seinalek. Lasarte-Oriararako sarrera guztietan ikusi ahal izango dira. 'Indarkeria matxistarik ez! Lasarte-Oriak errespetua bultzatuz" leloa irakurri ahal izango da horietan.