Errugbiko gazteen taldeek bide onetik jarraitzen dute

Txintxarri Aldizkaria 2018ko azaroaren 21a

Paola Vegak Udalbiltzako II. Torneoa irabazi du Gipuzkoako selekzioarekin. Seniorrek asteburuan dute hitzordua

Emaitza onak lortu dituzte Lasarte-Oriako errugbilari gazteek asteburuan. Batetik, 16 eta 18 urtez azpiko Beltzak taldeek euren jardunaldia irabazi zuten.  Zaharrenek 31-48, partida zail baten ondoren, Gernikan. Gazteenek areriorik ez zuten izan (0-127), Gernikan jokatutako partidan. 
Bestalde, Paola Vega lasarteoriatarrak Gipuzkoako selekzioarekin jokatu eta irabazi du II. Udalbilza Torneoa, Baionan. Euskal Herriko beste selekzioen aurka jokatu du partida, Errugbi Seven modalitatean. Beltzak/Zarautz seniorrek igandean Michelinen jokatuko dute, 10:45ean.