Gureak eta Elkar ezarriko dira Michelingo lurretan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 21a, 10:56
Inguru horri berrerabilpen industriala emango dio Usurbilgo Udalak

Ez dira Lasarte-Oriako udalerrian egongo, baina bai mugan, eta beraz, izango dute eragina herrian. Michelinek utzitako lur sailetan ezarriko dira Gureak eta Elkar enpresak, Usurbilgo lurretan. 

Lasarte-Oriako EH Bilduk gune horren berrerabilpen industriala txalotu du. Usurbilgo Udalak emandako datuen arabera, bi enpresen artean 42 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta 45.562 metro koadroko eremuan 950 langile arituko dira. Ongi bidean, 2021. urte bukaeran martxan egongo da industria gune berria. 

Albiste hori aprobetxatu du EH Bilduk Lasarte-Oriako Udala kritikatzeko. "Lasarte-Oriako PSOE-EAJko udalak industria gune bat sortzeari uko egin dio, mertakal gune bat sortzeko. Euren epe motzera begirako ikuspegia eta gure herrirako proiektu eza agerian utzi dituzte modu horretan. Luzaroan sufrituko dugu ardugabekeria hori".