Hainbat edukiontzi eta auto bat erre dituzte Zumaburun

Txintxarri Aldizkaria

Jesus Zaballos alkateak gertatutakoa gaitzetsi du.

Ezezagun talde batek hainbat edukiontzi eta ibilgailu bat erre zituzten larunbatean, Zumaburun. Bigarren ibilgailu bat ere kaltetu zuen suteak, eta inguruko etxeak arriskuan izan ziren.

Jesus Zaballos alkateak gertatutakoa arbuiatu du, eta berriro ez gertatzeko nahia azaldu du.