Domina sorta Hernanitik

Txintxarri Aldizkaria 2018ko azaroaren 16a

Judoko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Hernanin. Urrezko domina bat, bi zilarrezko eta brontzezko bat lortu zituzten LOKEko judokek

Asteburu bizia izan dute Lasarte-Oriako judokek. Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Hernanin, eta hainbat domina eskuratu zituzten. Josu Olmosek urrea irabazi zuen; Asier Sagastik eta Almi Camposek zilarra;eta Fermin Baldak brontzea. Bestalde, infantil eta kadeteek Amurrioko Nazioarteko Torneoa jokatu zuten.