Urteroko hitzordua da korrikalari askorentzat, entrenamendu guztien emaitza erakusteko lasterketa. Igandean jokatuko dute herriko 169 korrikalarik Behobia-Donostia. 40 emakume eta 129 gizonek parte hartuko dute. Hain zuzen, Fortuna antolatzaileak jarritako epe ertainera begirako helburua honakoa da: 2025. urtean emakumeek lasterkarien erdia osatzea.
Aulki gurpildunak 09:45ean hasiko dira, eta rollerrak bost minutu geroago. Korrikalariak 10:15etik aurrera aterako dira taldeka; azkenekoa 11:39ean aterako da.