Asfaltia enpresak egingo ditu herriko asfaltatze lanak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 12a, 10:00

Adjudikatu dituzte herriko errepideak berritzeko lanak: Asfaltia enpresak egingo ditu, 1.460.520 euroko aurrekontuarekin

Adjudikatu dituzte herriko errepideak berritzeko lanak: Asfaltia enpresak egingo ditu, 1.460.520 euroko aurrekontuarekin. 103 eguneko epea dute lanak egiteko. 

Lasarteoriatarrek eragozpenik ez jasateko, hainbat baldintza ezarri ditu udalak:  posible den guztietan errai bat libre utzi behar dute eta zirkulazio handia duten bide publikoetako edo auzo batzuetako bide zentraletako lanak  gauez egin beharko dituzte.

Asfaltatuko diren bideak hauek dira: Zelaialde, Iturrigoxo, Txartel, Arranbide, Antxota, Buruntza, Goikale, Asteasuain, Antxisu, San Frantzisko eta Blas de Lezo kaleak; Donostia, Atsobakar eta Oria etorbideak; Zirkuitu ibilbidea; Goiegi urbanizazioa; eta Landaberri ikastolako Zubietako eraikineko aldapa eta sarbidea.