Europak berretsi du Diez bidegabe epaitu zutela

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 9a, 10:30

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du 'Bateragune auzikoek' ez zutela epaiketa justua izan

Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Bateragune auzian epaileak ez zuela inpartzialki jokatu. Bost auzipetu izan ditu kasuak, tartean Rafa Diez lasarteoriatarra. Zigortuek Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuten  Espainiako justiziak inpartzialtasun eta errugabetasun printzipioak urratu zituela salatzeko, eta hori berretsi du orain Estrasburgok. Sei urte eta erdiko kartzela zigorra bete behar izan du Rafa Diezek.