Euri azpian egin dute Halloween

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 6a, 10:00
Lasarteoriatarrak ez dira etxean geratu, "Trick or treat"-ean ibili dira, eta goxokiz bete dituzte sakelak

Eguraldiak ez du gehiegi lagundu asteazken arratsaldeko Halloween festan, baina lasarteoriatarrak ez dira etxean geratu. Mozorroak jantzi eta Atsobakar auzora gerturatu dira. Stratford Ingles Akademiak antolatutako Trick or treat-ean ibili dira, eta goxokiz bete dituzte sakelak. Musikarekin dantzan aritzeko aukera ere aprobetxatu dute, eta photocallean ere argazki beldurgarriak atera dituzte.