Zendutako ahaide eta lagunak gogoratzeko eguna

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 1a, 19:39
Urteroko ohitura jarraitu dute lasarteoriatarrek, eta Illarraltzueta hilerrira joan dira zendutako ahaide eta lagunak gogoratzera. Lore-sorta koloretsuak eraman dituzte askok

Dagoeneko gure artean ez dauden pertsonak gogoratzeko eguna izan da gaurkoa: azaroaren 1a, Domu Santu eguna. Illarraltzueta hilerriko parkina kotxez eta motorrez beteta zegoen eguerdi partean; dozenaka lasarteoriatar joan dira euren ahaide eta lagun maitatuei lore-sorta koloretsuak uztera.

Ormazabal loradendak hilerriaren sarreran eta Okendo plazan saldu ditu loreak gaur goizean. Muitu Manttangorri autobus zerbitzuak doako bidaiak egin ditu Illarraltzuetara egun osoan zehar.