huts

Txintxarri 2008ko otsailaren 22a


Green Plazako 13. zenbakiko jabekideen komunitateak Lasarte-Oriako Udalera izkribu bat bidali dugu, gure auzoan zabor eta birziklapen bilketako kamioiek egiten duten zaratari buruz berri emateko.
Era berean, Martin Moreno jn., Zerbitzuetako Batzorde buruarekin bilera izan dugu auzolagunek dugun kezka gogora arazteko. Bilera horretan, konponbidea gaueko bilketa ordua goizeko 8:00etatik 21:00etara aldatzea zela helarazi genion.
Udaletxearen erantzuna, ordutegia aldatzeari ezezkoa esatea da, honek trafiko arazoak suposatuko bailituzkete, eta konponbide bakar bezala zabor edukiontziak lekuz aldatzea izan zen, errotondatik lurpeko edukiontzien ondora.
Neurria ona dela ulertzen dugu auzolagunek, baita logikoa ere. Baina gure iritziz, aldaketa honek ez du ezertarako balio, izan ere, gaueko ordu txikitan kamioiek zarata egiten jarraituko baitute.
Horregatik auzoko hamahiru portaletan sinadurak biltzen ari gara eta arazo honi konponbidea ematea espero dugu aurki.

Green Plazako 13. zenbakiko Jabekideen komunitatea