2019/02/22 22:00etan

Zinema

The Guilty filma (JBGA)

The Guilty filma (JBGA)
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Okendo Zinema taldearen eskutik, The Guilty filma ikusi ahalko da. Ostean, solasaldia izango da. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelerako azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro.

Asger Holm polizia zigortu egin dute, eta larrialdietako zerbitzuetako telefonista postura bidali dute. Gaueko txanda aspergarri horietako batean, emakume aztoratu baten deia jasoko du. Holm konturatuko da emakumea bahituta daukatela.