2019/02/24 19:30ean

Zinema

La favorita filma

La favorita filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

La favorita filma ikusi ahalko da helduentzako zinema atalean. Sarrera, 5,50 euro.

Ingalaterra gerran dago Frantziarekin, XVIII. mendearen hasieran. Anne erregina dago Ingalaterrako tronuan, eta haren lagun Lady Sarahk gobernatzen du herrialdea, erreginaren osasun txarra dela eta. Abigail zerbitzariak Sarah konkistatuko du, eta gero eta eragin handiagoa izango du gobernuan. Erreginarekin ere harreman handia izango du Abigailek, eta hori ere erabiliko du zerbitzariak bere nahi handiak asetzen saiatzeko.

Hizkuntza: Gaztelania