2019/02/17 19:30ean

Zinema

El gran baño filma

El gran baño filma
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

El gran baño filma ikusi ahalko da helduentzako zinema atalean. Sarrera, 5,50 euro.

Gilles Lellouche aktore ezaguna da Frantzian, hainbat filmetan egindu lan. Zuzendari lanetan ere ibilia da, film laburrak edo telesailetako kapituluak. El gran baño bakarka zuzentzen duen lehen filma da.

Berrogei urteak beteak dituen gizon talde bat krisi existentzial sakonean murgildua dago. Horri aurre egiteko, moldeak apurtu eta igeriketa sinkronizatuko gizonezkoen lehenbiziko tokiko taldea sortzea erabakiko dute.

Hasierako ahaleginek ez dituzte haiek esperotako emaitzak izango. Kideek gainera mota guztietako irainak jasoko dituzte. Haien inguruan proiektuarekiko eszeptizismoa handia izango da.

Maila hobetzeko asmoz, ospea galdutako igeriketako txapeldun ohi bat eskatuko diote haien zuzendari izateko. Igerilariek mota guztietako erronkak gainditu beharko dituzte. Munduari eta euren buruei arrakasta lortzeko gai direla erakutsiko dute.

Frantziako Cesar sarietan 10 hautagaitza ditu El gran baño filmak. Film onena, zuzendari onena, gidoi onena edo aktore nagusi onenen saritan lehiatuko da.