Bide-seinaleak ordezkatuko ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 12a, 12:43
Seinaleak berrituko ditu udalak.

Señales Girod S.L. enpresak hornituko du udala. 6.228 euro balio dituzte seinaleek 

Lasarte-Oriako Udalak Señales Girod S.L. enpresa kontratatu du. Enpresa bide-seinale hornitzailea da eta udalak hainbat seinaleren eskaera egin dio. Seinaleen kostua 6.228 eurokoa da.

Seinale berri horiek udalerrrian hautsita edo egoera txarrean daudenak ordezkatzeko erabiliko dira.