Mantangorrik zerbitzu berezia izango du ostegunean eta ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 29a, 18:43

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean herriko autobusak zerbitzu bereziak izango ditu, hilerrira joan-etorriak egiteko

Hauek dira hilerriraino iritsiko diren zerbitzuak: urriaren 31n Antxisutik irteerak 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan izango dira. Hilerritik, berriz, 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean bueltatuko da autobusa. azaroaren 1ean 09:00etatik 13:00etara bitartean orduro aterako da, eta t'erdietan bueltatu.