'BeldurFest' egingo dute larunbatean Gazte Klubekoek

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urriaren 26a

LH3 eta LH6 arteko haurrak anbulategiko 2. soilairuko hitzaldi aretoan dute hitzordua, 16:00etatik 18:00etara.

Mozorrotuta ondo pasatzeko aukera izango dute Gazte Klubeko kideek bihar larunbatean: Beldurfest egingo dute anbulategiko aretoan. Beldurrezko istorioak kontatu, jolastu eta dantzatu, eta Mamuherri filma ikusiko dute. Gazte Klubean grabatu zuten filma da. 16:00etatik 18:00etara arte iraungo dute jolasek.