Jesus Zaballos PSE-EEko zerrendaburu aurkeztuko da maiatzeko hauteskundeetan

Jesus Zaballos PSE-EEko zerrendaburu aurkeztuko da maiatzeko hauteskundeetan

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak lagunduta aurkeztu du 2019rako alkategai hautagaitza

2011. urteako "ilusio eta gogo berdinarekin" aurkeztuko da Jesus Zaballos datorren maiatzeko hauteskundeetara. Horrela jakinarazi du asteazkenean alkategai hautaigaitza aurkezteko egindako agerraldian.
Askatasunaren parkean alderdikideek babestuta jakinarazi du Zaballosek. Lasarte-Oriatarrek alderdi sozialistan sinesteko arrazoiak dituztela uste du alkateak: "PSE-EE eskutik etorri da aurrerapena Lasarte-Oriara, eta horretan jarraitu nahi dugu". Otsailean aurkeztuko dute alderdikideen zerrenda.