Nafarroa hegoaldeko baratza, euskalgintza ereiteko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 23a, 19:30

Errigorako otarrak salgai jarriko dira ostegunetik aurrera. Abenduaren hasieran jaso ahalko dira, Ttakunenean bertan, Lasarte-Orian

Nafarroa hegoaldeko uzta euskarari uzta. Bosgarren urtez jarriko dituzte Errigorako otarrak salgai. Jasotako diruaren laurdena Nafarroa hegoaldean euskara hauspotzeko erabiliko dute. 50 eurotara erosi daitezke otarrak. Bi daude: Kutxa beltza eta zuria. Errigora.eus atarian jaso daiteke informazioa, eta baita eskaerak egin ere. 

Ttakun Kultur Elkarteko bulegoan ere egin daiteke eskaera, Geltoki kalean. Jasotzeko, ordea, Ttakunenera joan beharko da, Iñigo Loioa kaleko 6 zenbakira. Abenduaren 3an 16:00etatik 19:00etara; eta abenduaren 4ean 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etarako ordutegian egongo dira eskuragarri otarrak.