La Basu rap-kantariak gazteei zuzendutako rap feminista tailerra eskainiko du Lasarte-Orian. Helburua rap musikaren perspektiba feminista batetik matxismoari aurre egiten ikastea da.
Tailerrak lau asteko iraupena izango du. Saioak urriak 30ean, azaroak 6an, 13an eta 20an eskainiko dira, 18:00etatik 20:00etara, Lasarte-Oriako Gaztelekuan.
Tailerrean parte hartzeko emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi behar dute interesa dutenek, edo Gaztelekuko bulegoan izena eman dezakete.
Ekimena azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren ekitaldien barruan kokatu du Lasarte-Oriako Udalak.