Lasarte-Oriako Udalak Michelin kirol gune azpian dauden aparkalekuen hezetasunen arazoa hobetzeko, egin behar diren lanak esleitu ditu. Horiek Cubiertas Pagola S.L. enpresak egingo ditu, 21.302 eurogatik.
Lanak teniseko kantxan egingo dira. Hobekuntza horiek eginda, azpian dauden aparkalekuetara ura ez sartzea espero du udalak.